XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero behera begiratzen du eta bafadaka: - Zinez oso gora gaude!.

- Oso gora, bai - dio Hannok.

- Eta nola jaitsiko gara?- galdetzen du herensugetxoak.

- Ez dakit ba - dio Hannok.

- Beldur naiz - bafatzen du herensugetxoak.

- Ni ere - dio Hannok.

Herensugetxoak hasten da bat-batean negarrez.

Ukabilak bezalako malkoak.

- O-orain ge-gelditu behar du-dut be-betiko he-hemen goian dio negar zotinka.

- E-eta agur txo-txokolatezko suari.

Hannok ezin du herensugetxoaren negarra entzun.

Sartzen du bere sakelan.

- Zaude isilik! dio.

- Saiatuko naiz.

Ezin, ordea.

Zuhaitza goregia da eta Hannoren beldurra handiegia.

Zorionez, Hannoren aita etxeratzen da une hartantxe.

Laguntzen du.